Ikaskuntza kooperatiboa: Egitura kooperatiboak

 Ikasle bakoitza galdera edo ariketa batez arduratuko da. Ozen irakurriko du, eta bera izango da galderari erantzuten lehena.

 Jarraian, taldeko kide guztiei egingo die galdera, erloju-orratzen noranzkoan, eta kide guztiek informazioa eta iritzia ematen dutela bermatuko du.

 Adierazitako erantzun guztiak oinarri hartuta, horri buruzko eztabaida egingo duzue eta guztien artean erabakiko duzue zein den erantzun egokia.

 Ikasle batek “bere” galdera edo ariketa ozen irakurri, bakoitzak bere erantzuna eman eta denen artean erantzuna erabakitzen duzuen bitartean, arkatzak edo bolilumak mahaiaren erdian jarriko dituzue; bitarte horretan, hitz egin eta entzun, ezin da besterik egin. Denek argi duzuenean zer erantzun behar den, hartu arkatza eta idatzi erantzuna fi txan. Une horretan ezin da hitzik egin, idatzi baino ez.

 Jarraian, berriro jarriko dira arkatzak mahaiaren erdian, eta gauza bera egingo duzue beste ikasleek egindako galdera edo gaiekin.