Konpetentzia Digitala DBHn: Marko orokorra

Ikasleen irteera profila konpetentzia digitalari dagokionez

Euskal Curriculuma, “ikaslearen irteera-profilean oinarritutako curriculuma” da. Irteera profila hobeto islatzen duten elementuak (beste osagaiekin batera) oinarrizko konpetentziak dira, hau da, bizitzarako beharrezkotzat jotzen direnak.

Konpetentzia digitalak, oinarrizko konpetentzia izanik, ikasle guztiei Ezagutzaren Gizartean moldatu ahal izateko baliabideak eskaini behar dizkie.

Hori horrela, derrigorrezko hezkuntza amaitzen duen ikaslea profil horrekiko konpetente digitala izango da eta kultura digitalean aritzeko gaitua egongo da.

Irteera profila, Europako DIGCOMP-Digital Competence markoaren baitan zehaztu dugu bere bost dimentsioetan eraginez: Informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak bideratzea.

 Konpetentzia digitalaren MAPA LABURTUA: Irteera profila, DBH